Ika, ika, ika, hemen dator Korrika!!!
Pasadan ostegunean Urepelen hasiera eman zitzaion 19.korrikari eta bihar Leioara iritsiko da euskaren aldeko ekimen polit hau. Sopela eta Getxo igaro ostean Leioarantz etorriko da eguerdiko 15:25 inguruan. Lamiakotik sartuko da eta Leioako herrigunetik ordu erdiko ibilbidea egin ostean metroko errepidetik Erandiora bidea hartuko du.
Jada 2 urte igaro dira berdez eta zuriz jantzitako Leioa Saskibaloi Taldeko jokalariek 18.korrikan parte hartu zutenetik. Aurten ere, gure jokalari, entrenatzaile, lagun, guraso eta leioztar guztioi 19.korrikan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.