Betiko Ikastola Bizkaiko Txapelduna aurremini mixto mailan

Azkenean lortu dugu, lan eta ondo pasatze ikasturte bat igaro ondoren. Bizkaiko aurremini mistoko txapeldunak gara.

Hiru partidotako aurre fasearekin hasi ginen denboraldia. Bizkaiko txapelketa irabazteko multzoan sartzea nahi genuenez fase honetan ezin genuen huts egin. Bi partidu erraz izan eta gero, plaza hori irabazteko Irlandesasen aurka jokatu genuen bere etxean, Azaroa izateko asko genuen jokoan…, partidu on bat egin ondoren goiko multzorako pasea lortu genuen.

Aurtengo egutegi bereziarekin eta partidu bat atzeratuta izanik bigarren fasea hiru aste beranduago hasi ginen. Eta ederki nabaritu genuen partidu horretan, Eguzkibegi ikastolaren aurkako partiduan, partidu txar bat egin ondoren galdu bait genuen. Hortik aurrera taldea hobetuz joan zen, batez ere defentsan eta intensitatean eta gorengo mailaraino heldu ginen gure aurkari nagusienaren aurkako partiduan, Eguzkibegi ikastola. Egun horretan denboraldiko partidu hoberena egin genuen, jokalariak konzentraturik, intensitate haundiz eta erasoan zoragarri, 72-41eko emaitzarekin irabazi genion maila altuko talde bati.

Eta asteburu hontan, Asti Leku ikastolaren aurka izandako bi partiduak irabaziz amaitu dugu txapelketa, gustatzen zaigun saskibaloian jokatuz, atzean intensoa eta erasoan arina, pase extrak ematen saiatuz eta talde guztia inplikatuz. Honek eta jokatzen ondo pasatzeak eraman gaitu Txapelketa honen emaitzara.

Zorionak Aketxa, Eneritz, Aiora, Unai, Maddi, Maialen, Ekain, Mikel, Marta, Oier, Beñat, Aritz eta koldori eta baita ere denboraldi majiko honetan lagundu diguten guztioi.

Los comentarios están cerrados.

SASKI LEIOA ESKOLA 2024-2025
SASKI LEIOA ESKOLA 2024-2025
IZEN EMATEA 2024-25 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
COLABORADORES
2011_10_16_canalYoutube
CATEGORÍAS
Acceder